Políticas de Devoluciones

ITZULKETEN POLITIKA 

 

Sarrera erosi ondoren, zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango da honako kasu hauetan: 

– Kontzertuaren data/ordutegia aldatzea: Sarreraren zenbatekoa itzultzea eskatu ahal izango da kontzerturako hasiera batean aurreikusitako dataren 23:59ak arte, hau da, erositako sarreran agertzen den data arte, baldin eta sarrera ez bada nolabait erabili edo baliozkotu. 

Eskabidea egiteko unean, erosleak NANaren kopia eta erosketaren erreferentzia-zenbakia aurkeztu beharko ditu. 

– Kontzertua bertan behera geratzea: sarrera guztien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, gehienez ere 30 eguneko epean, kontzertua egiteko aurreikusitako datatik zenbatzen hasita. 

Erosleak ekitaldi bakoitzerako ANTOLATZAILEAK zehaztutako moduan eskatu ahal izango du itzulketa, betiere sarrera horiek erosi ziren posta elektroniko beretik, eta, hala eskatzen bazaio, dagokion erosketa-egiaztagiria aurkeztuko du. 

Aurreko paragrafoetan ezarritako epeak mugaeguneratzean, EROSLEAK ez badu eskatu egindako erosketei dagokien zenbatekoa itzultzeko, ulertuko da EROSLEAK uko egiten diola egokitu dakizkiekeen zenbatekoak itzultzeari. Ez da inola ere itzulketarik egingo ezarritako epeetatik kanpo. 

Sarreren salerosketa arautzen duten baldintza orokorrak. 

Erabiltzaileak sarrera bat edo gehiago erosteko agindua ematen duenetik aurrera, «EROSLE» deituko zaio, eta ANTOLATZAILEAREN aurrean behartuta egongo da, hura izango baita saltzailea. EROSLEAK Internet bidez egindako erosketa, ANTOLATZAILEAK jasotakoa, kontratu-izaera loteslea du. 

EROSLEAK zuzen eta osorik bete behar ditu eskatzen zaizkion datuak, eta hirugarrenen daturik ez sartzeko konpromisoa hartzen du. Erosketa-agindua jasotzea ANTOLATZAILEAK berretsiko du, posta elektronikoz edo beste bitarteko batzuen bidez, atzerapenik gabe, eta une horretatik aurrera salerosketa perfekzionatuta geratuko da eta bi alderdiek hitzartutakoa bete beharko dute. 

Sarrerak eskuratzeak adierazten du EROSLEAK honako Baldintza Orokor hauek onartzen dituela: 

  1. a) Sarrerak segurtasun-neurri desberdinak ditu. Hala ere, Erakundeak ez du benetakotasuna bermatzen salmenta-puntu ofizialetako batean erosi ez bada. Zentzatutako, hautsitako, faltsutzearen susmagarria den edo zilegi ez den moduan eskuratutako sarrera orok erakundeari baimena emango dio eramaileari sarrera kentzeko. Kasu horietan, esparrura sartzen uzten ez bazaio, erakundeak ez du inolako erantzukizunik. Sarrera osoa eta egoera onean izatea ezinbestekoa da sarrera onartzeko. Sarrera barrutitik irten arte gorde beharko da.
  2. b) Sarreren kopurua, prezioa eta kokapena EROSLEAK aukeratuko ditu erosketa-prozesuan, eta ezingo da aldatu erosketa formalizatzen denean.
  3. c) ANTOLATZAILEAREN web ofizialaren bidez sarrerak erosteak sarrerak inprimatzeko zerbitzua du, eta horrek aukera ematen du (i) erosketa prozesua amaitzen den unean bertan sarrera inprimatzeko (pdf fitxategi bat deskargatuz) edo (ii) fitxategia ordenagailuan gordetzeko, ondoren inprimatu ahal izateko. Salbuespenezko egoeretan, arrazoi teknikoak eta/edo segurtasun-arrazoiak direla medio, sarrerak inprimatzeko zerbitzua desaktibatuta egon daiteke. Kasu horretan, EROSLEA ikuskizuna egiten den esparruko leihatiletan aurkeztu beharko da, gutxienez ekitaldia baino ordubete lehenago, sarrerak jasotzeko. Bilketa egiteko, EROSLEAK honako hauek aurkeztu beharko ditu leihatiletan:

 

  • Erosketa egiteko erabili zenuen kreditu/zor txartela. 
  • Kreditu/zordunketa txartel horren titularraren NAN/pasaportea 
  • Erosketa-eragiketaren frogagiria (erosketaren berrespena), posta elektronikoz bidalia. 
  1. d) Behin sarrera eskuratuta, zenbatekoa aldatu edo itzuli egingo da, baldin eta ekitaldia bertan behera uzten bada. Kasu horretan, eskuratzaileak itzulketa eskatu ahal izango du, ANTOLATZAILEAK ekitaldi bakoitzerako zehaztutako moduan, eta, hala eskatzen bazaio, erosketa-egiaztagiria aurkeztuko du.

Aurreko lerrokadan ezarritako epea igaro eta EROSLEAK ez badu eskatu egindako erosketei dagokien zenbatekoa itzultzeko, ulertuko da EROSLEAK uko egiten diola egokitu dakizkiekeen zenbatekoak itzultzeari. Ez da inola ere itzulketarik egingo ezarritako epeetatik kanpo. 

EROSLEAK ezin da ekitaldira joan, ANTOLATZAILEAREKIN zerikusirik ez duten arrazoiengatik eta/edo erosketa egitean egindako akatsa ez dira arrazoi baliodunak izango sarreren prezioaren itzulketa eskatzeko. Baldintza klimatiko txarrek ere ez dute eskubiderik emango horien zenbatekoa itzultzeko. 

ANTOLATZAILEAK ez du itzuliko sarreren prezioari aplika diezaioketen kudeaketa-kostua, sarreren azken zenbatekoa handituta; izan ere, ANTOLATZAILEAK ez du gainkostu hori jasoko, ezta banaketa-zerbitzu hori emango ere. 

  1. e) ANTOLATZAILEAK eskubidea izango du, egoerak hala eskatzen badu, iragarritako datak, ordutegiak, programak edo interpreteak aldatzeko, bai eta ikuskizuna bertan behera uztea dekretatzeko ere.