ERASO! + RODEO

Fecha / Inicio

Fecha: 24.01.25
Apertura: 19:45 h
Inicio: 20:15 h

Ubicación

Santana 27

Telleria Kalea, 27, 48004 Bilbo, Bizkaia

Other Events

Detalles del evento

ERASO!:

Amaiera maitasun kantu bat da. Baina maitasun kantu guztiek ez dute zapore
bera uzten garaia iristen denean. Azken batean, amaierak beti dira akabera,
oraina eta geroa eteten dutenak, eta ez datoz inoiz ardo zailduz hornituta. Alde
guztiek berdin gozatzen eta sufritzen dute elkarrekin bizitako ia 30 urteko
ibilbidea, bakoitzak bere modura eta oroitzapenetik, norbere alde edo kontra.
Kaiolatik ihes egin eta inoren lurretatik ez gara inoiz hilko oihukatzen zuen duela
urte batzuk erreflexu lauso hark erantzunik gabe utz zezakeen ERASO! taldea,
baina ez da halakorik gertatu. Larrosa beltzak loratu zaizkio bihotzean, grisez
bustitako egun hauetan, eta behin betiko oldartze bat merezi duelako ‘Azken
batean’ agurreko diskoa eman du argitara.

Epilogo iragarritako baten kronika. Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri, Nestor
Urdanpilleta, Iñigo Beitia eta Ibai Castrok azkena izatea erabaki dute, baina
bat eginda, familian eta giro onean; horratx, izenburuak iradokitzen duen hitz
jokoa. Kasualitatez edo kausalitatez, disko guztiz kontzeptuala atera zaie, jorratu
duten gaitegiari erreparatuta: taldearen azkenak pisu garrantzitsua du abestien
hitzetan, hainbat ikuspuntutatik begiratuta betiere. Hastapenetako oroitzapenak,
proiektuagatik emandako guztia, egindako ibilbidearen garrantzia, iraganaren
nostalgia, ametsei uko egitearen mina, iraun zuen bitarteko garaia onak eta
barneko hutsuneari buruzko gogoetak dira hizpide abestiz abesti. Terapia moduko
ariketa bat izan daiteke, baina, ororen gainetik, zintzotasun osoz helarazitako
sentipenak dira. Eta artea zintzoa denean, jendearekin konektatzen du.

RODEO:

2015az geroztik, ehundaka kontzertu, europako eta asiako bira bana,  6 disko eta milaka bizipen dituzte bizkarrean Rodeo osatzen duten 4 lagunek. Azken urte honetan, lehen aldiz, kontzertuei arreta murriztu eta beraien arreta 2025eko Martxoan kaleratuko den diskoaren sormenari eskeini diote. 

Rodeori buruz 

Beti Stoner Rock estiloari loturik joan diren arren, Rodeoren musika estilo horretatik haratago doa, post-rock, post-hardcore edota metal bezalako estiloetara. 

Rodeo taldearen lehen LP-a, “Rodeo” izenekoa, 2017ko martxoaren 3an argitaratu zen autoeditatuta, 10 abestirekin, Gaztain Estudioetan grabatua Eñaut Gaztañagarekin. Diska honekin, lehenengo bira egin zuten. 2018an, bigarren lan luzea kaleratu zuten,”Dilmun”, hau ere Gaztain Estudioetan grabatua, diska honekin 50 kontzertu baino gehiago eskaini zituzten urte berean. Kontzertuak emateari utzi gabe, 2020an EP labur bat kaleratu zuten, “Ezherrian” izenekoa, Bonberenea Ekintzakekin elkarlanean eta Eñaut Gaztañagarekin grabatua. Hala ere, aurkezpen kontzertuak hasi bezain laster, pandemia etorri zen. Pandemia garaian, sormen bizia izan ondoren, 2022an LP bikoitza kaleratu zuten, “Moira” izenekoa, Karlos Osinagaren gidaritzapean grabatua eta “Hybris” Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Bi lan hauek Bonberenea Ekintzak eta Suitzako Sixteentimes Music zigiluekin elkarlanean egin zituzten. Lan bikoitz honekin, Euskal Herri osoan zehar kontzertu ugari emateaz gain, Suitzan, Japonian edota Korean aritu dira kontzertuak ematen, baita Resurrection Fest bezelako jaialdi handietan ere. 

Más